XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Gabal, Garrido, Garmons, Gene, Gimenez! Izen osoa baieztatu zuen: Alfonso Gimenez Lopez.
- Ez da bera -azpimarratu zuen.
Zerrendan ez zegoen beste Gimenezik.
- Ez dut ulertzen -errepikatu zuen, idazburua berrirakurtzen zuen bitartean.
Aireportuko langileen arabera hauek baldin badira hegazkinera igo ziren bidaiariak, beharbada ez ziren igo -jaiki egin zen, guztiz urduri, eta azafata bati betebeharrak ematen ari zen azpikomandantearengana joan zen.
- Barkatu
Sotomayorrek atsegin handiz hartu zuen: - Zeuk esango duzu.
- Bilaka ari naizen izena ez dira banatu dizkiguzuen zerrenda batean ere ageri -esan zuen.
- Hori ezinezkoa da, jauna -erantzun zuen, berehala, gizonak.
- Horixe pentsatzen nuen nik, baina argi iezadazu zalantza bat.
- Nahi duzuna -Sotomayor adi zegoen edozein gauzatan laguntzeko prest.
- Emaztea eta alaba hegazkina hartu zutenen zerrendan ageri ez badira, horrek esan nahi du... -Juanek isilune bat egin zuen apropos.
- Horrek esan nahi du galdu egin zutela -esan zuen azpikomandanteak.
- Zer? -Juani aurpegia unez une berpizten zitzaion.
- Entzun duzuna, eta benetan pozez esaten dizudala sinets ezazu